Miel Anjel Elustondok (Azpeitia, 1958)
Zozoen elean liburuaz jardungo da gaur, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Elkarrizketa liburua azken urteetan
Berria,
Euskaldunon Egunkaria,
Argia,
Erlea eta
Administrazioa euskaraz argitalpenetan kaleratutako lanekin osatu du. Denera 27 elkarrizketen bilduma da liburua.
Sanagustineko solasaldian idazle azpeitiarren ahotik lanaren inguruko xehetasunak jakiteko aukera egongo da. Baina, horrez gain, argazkiez eta elkarrizketa baten filmazioaz gozatu ahalko da.
Miel Anjel Elustondok hainbat euskal hedabidetan 2002 urtetik iaz arte egindako elkarrizketak bildu ditu
Zozoen elean liburuan. Besteak beste, honakoak dira batzuk: Renon bizi den Inazio Olarreaga, Carmelo Ortiz de Elgea pintorea, Argitxu Nobliari, Jokin Urain idazlea, Koldo Izagirre idazlea, Anton Ormaza EAJko kide ohia, Joxe Azurmendi eta William A. Christiani.
Zozoen elean Utriusque Vasconiae argitaletxearekin atera du,
Solas literarioak bilduman. Bildumako lehen lana izan da Elustondorena. Hain justu, argitaletxe arduradun Paulo Iztuetak gomendatuta bildu ditu azpeitiarrak hedabideetan argitaratutako lanak. Iztuetaren ustez, «zuzena, garbia eta goxoa» da erabiltzen duen hizkuntza.
Urriaren 5ean aurkeztu zuen Donostian
Zozoen elean elkarrizketa liburua. Elkarrizketatuko guztien artean batzuk aukeratu zituela azaldu zuen, baina arrazoia ez zekiela argitu. Elkarrizketen artean garrantzitsuena zein den esaten ere ez daki, eta gainera ez zaio «axola». Baina elkarrizketatu bakoitzak bere istorioa daukala dio, eta horixe bildu du testuetan.
Elustondok «gauza interesgarriak dituzten pertsonak topatzeko gaitasuna» duela azaldu zuen Mikel Garcia
Argia-ko kazetariak liburuaren aurkezpenean. «Gainera, estilo propioa garatu du. Ahozkotasuna idatziz islatzeko gaitasuna du», adierazi zuen Garciak.