Igandean (azaroak 11) Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu dute Zestoatik. Dagoeneko lasterkari gehienek izena eman dute autobuserako, baina oraindik pare bat lagunentzako tokia badagoela esan dute Zestoako Atletismo Taldekoek. Lasterketa joateko autobusak 07:45ean irtengo du Gurutzetik. Autobusean joateko 8 euro ordaindu beharko dira.