Gaur, asteartea, eta ostegunean jaso behar dira 'Ontziratu zaitez' kanpainako tuperrak

Karkara.eus 2012ko azaroaren 6a

Arraina tuperra erabiliz erosten duenari zozketa batean parte hartzeko txartela emango diote.

Ontziratu zaitez! kanpaina jarri dute abian  Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta 23 arrandegik –eskualdeko guz...

Arraina tuperra erabiliz erosten duenari zozketa batean parte hartzeko txartela emango diote.

Ontziratu zaitez! kanpaina jarri dute abian  Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta 23 arrandegik –eskualdeko guztiek– arrandegietan erabiltzen diren paperak eta plastikozko poltsak murriztu eta ontzi edo tuperrak erabiltzea bultzatzeko. Horretarako, 13.500 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte Urola kostako herrietan.

Erosketak erosoagoak eta modu garbian izatea, saltokien kostua murriztea eta ingurumenarentzat positiboa izatea nahi duten herritarrei ontziak banatuko dizkiete doan eta gero, arraina tuperra erabiliz erosten duenari zozketa batean parte hartzeko txartela emango diote.

Ontziak, gaur, asteartea, banatuko dituzte Orion eta ostegunean Orion berriz eta baita Aian ere. honako toki eta orduetan banatuko dituzte:

  • Aia

Azaroak 8, osteguna, 16:00-18:00, Aiako plazan

Santio eta San Pedro auzoetako bizilagunek Orion hartu ahal izango dituzte ontziak eta Elkano eta Urdaneta auzoetakoek Zarautzen.

  • Orio

Azaroak 6, asteartea, 16:30-19:30, Herriko Plazan

Azaroak 8, osteguna, 9:00-13:00, Herriko Plazan

  • Zarautz

Azaroak 8, osteguna, 16:30-19:30, Araba kalean (esne makinaren ondoan)

Azaroak 10, larunbata,10:30-13:30, Lege Zaharren enparantzan

Parte hartuko duten arrandegiak:

  • Aia: Karlos arrandegia

  • Orio: Lourdes arrandegia, Carmen arrandegia, Txomin arrandegia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide