Zestoako auzoetan ere tupperrak banatuko dituzte

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 6a

Ontziratu zaitez kanpainaren baitan, arraindegietan eta harategietan erabiltzeko plastikozko ontziak edota tupperrak banatuko dituzte Zestoako auzoetan ere. Azaroaren 9an (ostirala), Aizarnan soziedadean banatuko dituzte 10:00etatik 11:30era bitartean ...

Ontziratu zaitez kanpainaren baitan, arraindegietan eta harategietan erabiltzeko plastikozko ontziak edota tupperrak banatuko dituzte Zestoako auzoetan ere. Azaroaren 9an (ostirala), Aizarnan soziedadean banatuko dituzte 10:00etatik 11:30era bitartean eta Iraetan Gure Ordeka elkartean, 12:00etatik 13:00etara. Arroabean eta Arroagoian azaroaren 13an (asteartea) banatuko dituzte ontziak, Arroabean Ederki elkartean 17.30etik 18:30era eta Arroagoian herriko etxean 19:00etatik 20:00etara. Lasaon, berriz, azaroaren 16an (ostirala) banatuko dituzte, frontoian 11:00etatik 12:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide