Bildu: “Kontu ikuskaritzaren arabera, ondarea eguneratu behar du Azkoitia Lantzenek”

Ane Olaizola 2012ko azaroaren 6a

Agem Consultores enpresak Azkoitia Lantzen S.A. erakundearen iazko kontuak ikuskatu ditu. Azkoitiko Udal Gobernuak adierazi duenez, ikuskaritzak hainbat «ohartarazpen» egin dio udalari. Udalaren esanetan, ikuskaritzak esan du Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» ezagutzeko ondarearen balorazioa «eguneratu» behar dela. «Azkoitia Lantzenen ondarea ez da eguneratu salerosketak egin zirenetik, eta baloreak ez dira errealak», adierazi du Pello Bastarrika alkateak eta Azkoitia Lantzeneko lehendakariak. Erakunde publikoak 2005 eta 2009. urte artean «salerosketa asko» egin zituela gogorarazi du. «Gehienak inongo baloraziorik egin gabe, eta izugarrizko prezioak ordainduz». Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» jakiteko, eta, beraz, ondarea eguneratzeko, tasazioak egitea «beharrezkotzat» jo du auditoriak. Kontu ikuskaritzaren txostenak «kezkatzeko arrazoiak» eman dizkiela ohartarazi du Bilduk, kontuetan «zenbait huts egite» ikusi dituelako. Udal taldearen arabera, kontu-ikuskaritzak ebatzi du erakundearen egoera ez dela «batere ona»: 2010eko kontuetan 2.067.000 euroko galera antzeman du, eta aurreko urtean 1.525.000 euro galdu zituen. Beraz, Azkoitia Lantzenen «egoera ahalik eta errealena izan dadin», «doikuntzak» egin dituztela esan du. Lehendakaria atzo arratsaldean zen 2011ko kontuak kontseiluaren aurrean aurkeztekoa. «Azterketa eta lan asko egin ostean, aurkeztuko ditugu kontu hauek».  Iazko egoera ekonomikoa, ondareari dagokiona eta finantziarioa aztertzeaz gain, aurreko urteetakoa ere ikertu dute, hainbat proiektu aurretik sortu zelako. Udal gobernuak «arduraz» aritzeko konpromisoa hartu du, eta erakundearen [...]

Esther Lizarralde, Pello Bastarrika eta Inaxio Gorosabel, Azkoitia Lantzeneko kontseilariak (Bildu). (Ane Olaizola/Hitza)

Agem Consultores enpresak Azkoitia Lantzen S.A. erakundearen iazko kontuak ikuskatu ditu. Azkoitiko Udal Gobernuak adierazi duenez, ikuskaritzak hainbat «ohartarazpen» egin dio udalari. Udalaren esanetan, ikuskaritzak esan du Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» ezagutzeko ondarearen balorazioa «eguneratu» behar dela. «Azkoitia Lantzenen ondarea ez da eguneratu salerosketak egin zirenetik, eta baloreak ez dira errealak», adierazi du Pello Bastarrika alkateak eta Azkoitia Lantzeneko lehendakariak. Erakunde publikoak 2005 eta 2009. urte artean «salerosketa asko» egin zituela gogorarazi du. «Gehienak inongo baloraziorik egin gabe, eta izugarrizko prezioak ordainduz». Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» jakiteko, eta, beraz, ondarea eguneratzeko, tasazioak egitea «beharrezkotzat» jo du auditoriak.

Kontu ikuskaritzaren txostenak «kezkatzeko arrazoiak» eman dizkiela ohartarazi du Bilduk, kontuetan «zenbait huts egite» ikusi dituelako. Udal taldearen arabera, kontu-ikuskaritzak ebatzi du erakundearen egoera ez dela «batere ona»: 2010eko kontuetan 2.067.000 euroko galera antzeman du, eta aurreko urtean 1.525.000 euro galdu zituen. Beraz, Azkoitia Lantzenen «egoera ahalik eta errealena izan dadin», «doikuntzak» egin dituztela esan du.

Lehendakaria atzo arratsaldean zen 2011ko kontuak kontseiluaren aurrean aurkeztekoa. «Azterketa eta lan asko egin ostean, aurkeztuko ditugu kontu hauek».  Iazko egoera ekonomikoa, ondareari dagokiona eta finantziarioa aztertzeaz gain, aurreko urteetakoa ere ikertu dute, hainbat proiektu aurretik sortu zelako. Udal gobernuak «arduraz» aritzeko konpromisoa hartu du, eta erakundearen egoera kontuan izanda, hainbat neurri proposatu du. «Etorkizuna bermatzeko» bideragarritasun plana egitea «beharrezkotzat» jo du. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari Azkoitia Lantzenen ondarea baloratzeko eskatzea proposatu du. Neurri horiek guztiak atzoko kontseiluan ziren lantzekoak Azkoitia Lantzeneko kontseilariak.

«Arduraz» jokatzeko deia
Udal Gobernuak, beraz, EAJren irakurketa salatu du, eta «arduragabeki» jokatzea leporatu die jeltzaleei. «Beren jokabidearekin sortutako egoera ekonomiko larriaren aurrean, beren burua salbatu nahian gezurretan dabiltza. Azkoitia Lantzenen egoera ona dela esateak, euren kudeaketa goraipatzeak, eta benetako egoera ezkutatu nahi izateak helburu bikoitza du: azkoitiarrak engaintzatzen jarraitu eta euren ardura saihestu nahi dute». Izan ere, udal gobernuaren arabera, «EAJk oso ondo daki Azkoitia Lantzenen egoera ez dela ona, kontuek hala dierazten dutenez». Hori hala, jeltzaleei «arduraz jokatzeko» eskatu die, «errealitatea ezkutatzeari uzteko» eta egoerari irtenbidea emateko «lanean hasteko».

Izan ere, Bastarrikaren arabera, Azkoitia Lantzenen egoera «larriak» EAJk aurreko legealdian egindako kudeaketekin «zerikusi zuzena du». «Lurren salerosketak egiterakoan konpromiso ugari hartu zituen, baina ezin izan dituzte bete, eta horiek egiteko eta ordaintzeko daude oraindik».

Erakundearen egoeraren eraginez, kontuetan ahalik eta «informazio osoena eta zehatzena» jasotzea izan da gobernu taldearen helburua, Bastarrikak adierazi duenez. «Egoerari buelta emateko irtenbide bila aritu gara, eta horrek denbora eskatu digu», gaineratu du Azkoitia Lantzeneko kontseilari eta herriko alkateorde Esther Lizarraldek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide