Aizpuru III.a txapeldun

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 6a

Joxin Aizpuru San Juan Aizpuru III.-a azpeitiar erremontistak Oriamendi Promozio Txapelketa irabazi du, Endikarekin batera. Larunbatean jokatu zuten finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Aurkariak Ezkurra II.a eta Olazar izan zituzten. 40-27 irabazi zuten azpeitiarrak-eta. Gorriz jokatu zuten txapeldunek, eta kontrakoek egindako akatsei zukua ateratzen jakin zioten. Endikak partida bikaina egin zuen; Aizpuruk, berriz, arriskurik hartu gabe eta akatsik ez egitera jokatu zuen, horrek abantaila eman zion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide