Aste honetan banatuko dituzte 'Ontziratu zaitez' kanpainaren baitan ontziak

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 5a

Gaur hasi dira kostako udalak  arraina jasotzeko ontziak banatzen. Aian gaur goizean egin dute lehen saioa). Aiako bigarren saioa ostegunean izango da, arratsaldean, 16:00-18:00 (postontzietan banatutako txartelean ordutegia oker jartzen du; ostegunekoa ere goizean dela jartzen du, baina arratsaldean izango da). Ondoko egun eta orduetan banatuko dira ontziak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian. Ontziak azaroaren 5 eta 10 artean banatuko dira, ondorengo leku eta orduetan: Aia Azaroak 5, astelehena, 11:00-13:00, Aiako plazan Azaroak 8, osteguna, 16:00-18:00, Aiako plazan Oharra: Santio eta San Pedro auzoetako bizilagunek Orion hartu ahal izango dituzte ontziak Elkano eta Urdaneta auzoetako bizilagunek Zarautzen hartu ahal izango dituzte ontziak: Getaria Azaroak 7, asteazkena, 16:30-19:30, Udaletxe azpian Azaroak 9, ostirala, 9:00-12:00, Gudarien enparantza Orio Azaroak 6, asteartea, 16:30-19:30, Udaletxeko plazan Azaroak 8, osteguna, 9:00-13:00, Udaletxeko plazan Zarautz Azaroak 8, osteguna, 16:30-19:30, Araba kalea (esne makinaren ondoan) Azaroak 10, larunbata,10:30-13:30, Lege Zaharren enparantza Zumaia Azaroak 6, asteartea, 16:00-19:00, Erribera kalea Azaroak 8, osteguna, 10:00-13:00, Amaia plaza Zozketak Erosketak ontzi edo tuperra erabiliz egiten dituen erabiltzaileari zozketarako txartel bat emango zaio. Arrandegi bakoitzak hilero 30 euroko erosketa-bale bat zozketatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide