Isidoro Unzuetaren oroimenez lasterka

Aritz Mutiozabal 2012ko azaroaren 5a

Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, 43. Isidoro Unzueta Saria-12. Oroimenezko lasterketa jokatu zuten atzo, Abendaño industrialdeko belarretan. Lasterketa eskolarteko mailakoa da, eta Zarauzko ikastetxeetako ordezkarien gain, Goierr...

Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, 43. Isidoro Unzueta Saria-12. Oroimenezko lasterketa jokatu zuten atzo, Abendaño industrialdeko belarretan. Lasterketa eskolarteko mailakoa da, eta Zarauzko ikastetxeetako ordezkarien gain, Goierri, Irun, Elgoibar eta Hernaniko neska-mutilek ere hartu zuten parte, goizeko 10:25etan hasita. Kategoriaren araberako distantzia osatu behar izan zuten korrikalari hasiberriek: benjamin neskek eta mutilek, 720 metro; alebin neskek eta mutilek, 1.220 metro; infantil neskek, 1.440 metro eta infantil mutilek, 1.940 metro. Proba bakoitzaren amaieran, benjaminek domina bana jaso zuten, eta alebin nahiz infantil mailako lehen hiru sailkatuek garaikurra. ZKEko kideez gain, Unzueta zenaren familiakoak aritu ziren laguntzen eta sariak banatzen.

Argazkiak 2

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide