Orioko Surf Txapelketa jokatu dute ostegunean eta ostiralean. Ostegun goizean olatu txikiak zeudela eta, 16 azpikoen txandak egiteko aprobetxatu zuten, baita bodyboardenak ere. Eguerdi aldera, ekaitza medio, guztiz nahastu zen itsasoa, eta bertan behera utzi zuten norgehiagoka.
Ostiralean heldu zieten berriz lehiari. Antolatzaileek diote "aparteko zortea" izan zutela. Bi metroko olatuak izan zituzten surflariek gozagarri, hego haizez lagunduta, egun osoan. Nagusien txandak egin zituzten ia egun osoan, 09:00etatik 17:00etara.
Ezbehar bat ere izan zen: Andoni Fernandez Ostolazak zauria egin zuen izterraren atzealdean, taularen bi kilekin. Larrialdi zerbitzura joan behar izan zuen, eta puntu ugari eman zizkioten. Ongi dagoela adierazi du Ostolazak.
Sailkapena:
Open:
1-Xanti Martinez
2-Mikel Agote
3-Iñigo del Hoyo
Neskak:
1-Sonia Ziani
2-Ruth Aramendi
3-Izaskun Katxiña
16 azpikoak:
1-Lander Zumeta
2-Paulo Argibe
3-Unai Duran
Bodyboard:
1-Mikel Elustondo
2-Andoni Makazaga
3-Mikel Atxega
Tabloian:
1-Fermin Lazkano
2-Iker Ostolaza
3-Xabier Bengoetxea
Zozketa ere egin zuten. Jose Luis Agoteri egokitu zitzaion surf ohola, Andoni Makazagari kortxoa eta Josu Perezi surferako jantzia.