89 pertsonak jaso dute sexu aholkularitza zerbitzua

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 2a

Zarauzko Sexu Aholkularitzak sei hilabete bete ditu dagoeneko. Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak eta Lahia-Nahia Sexologia Elkarteak pasa den apirilean abiatu zuten, drogen aholkularitza zerbitzuarekin batera. Denbora horretan jende ugari hurbildu da kontsultara: “Egunak igaro ahala, erabiltzaileak zerbitzura gerturatzen joan zaizkigu,  presentzialki, telefonoz, emailez eta baita sare sozialen bitartez ere. Jada 150 lagun ditugu, Facebook eta Tuenti-n, batez ere. Sei hilabeteotan 89 pertsona gerturatu zaizkigu”. Erabiltzaile horiei egindako galdeketako emaitzak ikusita, zerbitzuko arduradunek balorazio positiboa egin dute. Hala ere, erabiltzaile kopuru hori handitu nahian, herritar guztiei zerbitzuaren berri eman eta erakunde ezberdinekin elkarlana sustatzeko proposamenak egiten “gogotsu” jarraituko dutela jakinarazi dute. “Sexualitatea geurea dugun gaia da, jaiotzen garen momentutik bizitza osoan zehar  duguna. Baina populazioaren portzentaje handi bat ez da ase bere bizitza sexualarekin”. Horrelako eta bestelako auzien inguruan hausnartzea dute helburu. Hala, mota eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago sexualitate, genero, sexu eta indarkeria matxistaren prebentzioaren inguruko orientazio eta aholkularitza zerbitzu hori.  Ildo horretatik,  hiru funtzio  ditu: batetik, erabiltzaileei arreta eskaintzea; bestetik, herriko erakundeekin elkarlana abiatzea eta azkenik, zerbitzua ezagutzera ematea. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko hainbat ekintza egin dute. Prentsaurreko bat eskaini zuten aurkezpen modura, herriko komunikabideetan elkarrizketak egin zitzaizkien arduradunei, aurkezpen zuzena egin zuten herriko ikastetxetan, besteak [...]

Zarauzko Sexu Aholkularitzak sei hilabete bete ditu dagoeneko. Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak eta Lahia-Nahia Sexologia Elkarteak pasa den apirilean abiatu zuten, drogen aholkularitza zerbitzuarekin batera. Denbora horretan jende ugari hurbildu da kontsultara: “Egunak igaro ahala, erabiltzaileak zerbitzura gerturatzen joan zaizkigu,  presentzialki, telefonoz, emailez eta baita sare sozialen bitartez ere. Jada 150 lagun ditugu, Facebook eta Tuenti-n, batez ere. Sei hilabeteotan 89 pertsona gerturatu zaizkigu”. Erabiltzaile horiei egindako galdeketako emaitzak ikusita, zerbitzuko arduradunek balorazio positiboa egin dute. Hala ere, erabiltzaile kopuru hori handitu nahian, herritar guztiei zerbitzuaren berri eman eta erakunde ezberdinekin elkarlana sustatzeko proposamenak egiten “gogotsu” jarraituko dutela jakinarazi dute.

“Sexualitatea geurea dugun gaia da, jaiotzen garen momentutik bizitza osoan zehar  duguna. Baina populazioaren portzentaje handi bat ez da ase bere bizitza sexualarekin”. Horrelako eta bestelako auzien inguruan hausnartzea dute helburu. Hala, mota eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago sexualitate, genero, sexu eta indarkeria matxistaren prebentzioaren inguruko orientazio eta aholkularitza zerbitzu hori.  Ildo horretatik,  hiru funtzio  ditu: batetik, erabiltzaileei arreta eskaintzea; bestetik, herriko erakundeekin elkarlana abiatzea eta azkenik, zerbitzua ezagutzera ematea. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko hainbat ekintza egin dute. Prentsaurreko bat eskaini zuten aurkezpen modura, herriko komunikabideetan elkarrizketak egin zitzaizkien arduradunei, aurkezpen zuzena egin zuten herriko ikastetxetan, besteak beste. Horrez gain, ekainaren 26an, San Pelaio Egunean, mahai informatiboak jarri zituzten, Barren Plazan eguerdian eta itsas pasealekuan gauean. Mahai horren helburua, zerbitzua ezagutarazteaz gain, sexu arriskuen prebentzioa eta festetan ematen diren sexu indarkeria egoeren salaketa sustatzea zen.

Herriko erakundeekin elkarlanari dagokionez, hainbatekin harremanetan jarri direla jakinarazi dute, elkarlana bultzatzeko asmoz. Horiekin egindako bilerak  euskaraz izan dira eta erabiltzaileen %100arekin  komunikatu dira hizkuntza horretan arduradunak.

ZERBITZUA

• Sexu aholkularitza. Asteartetan izango dira aurrez aurreko saioak, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00 etatik 20:00etara.

Twitter: @sexuaholkulari, sexuaholkularitza@gmail.com.

Facebook eta Tuenti: Zarauzko sexu aholkularitza gunea.

Zigordia kaleko 34. zenbakian eskainiko dituzte  zerbitzuak eta honako da telefono zenbakia: 943-00 51 28.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide