Zestoako udaletxeko pleno aretoan Ibaialde erakusketa egongo da ikusgai hurrengo asteartetik (azaraoren 6tik) aurrera; Ibaialde Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Hezkuntzako egitasmoa da, eta honen bidez Euskal Herriko kostaldearen ekosistema ezagutaraztea dute helburu; erakundeak herriz herri abiatu ditu erakusketa mugikorrak, eta oraingoan Zestoaren txanda izango da; azaroaren 12ra arte egongo dira bertako panelak ikusgai, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ura eta honen kontsumoaz eta inguruko ibaien garrantziaz jabetzea da programaren helburu nagusia, eta horretarako grafiko eta irudiez osatutako bederatzi panel egongo dira erakusketan.
