Azpeitiko XXX. Euskal Antzerki Topaketak gaur (azaroak 2) hasiko dira Huts Teatroaren
Publikoari gorroto antzezlanarekin. 21:3oean hasiko da eta sarrera 5 euro da. Obra atzo estreinatu zuten Luhuson (Lapurdi) eta gaur bigarrengoz egingo dute. Beraz, antzezlan berri-berriaz gozatzeko aukera izango da Azpeitian. Gaur hasi eta azaroaren 18ra bitartean 11 antzezlan izango dira Azpeitiko Topaketetan.
Asteburu honetako emanaldiak dira:
-
Gaur, ostirala, azaroak 2. 21:30ean, Soreasun: Publikoari gorroto, Artedramako Huts Teatroa. Aktoreak: Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu. Obraren idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi. Antzezlanaren zuzendaria: Manex Fuchs.
-
Bihar, larunbata, azaroak 3. 21:30ean, Soreasun:
Goenkale teatroa, Pausoka eta Glu-glu. Aktoreak: Xabier Perurena, Ylenia Baglietto, Felix Arkarazo, Maria Cruickshank, Yannick Vergara eta Carlos Nguema. Zuzendaria, Jokin Oregi.
-
Etzi, igandea, azaroak 4.
18:00etan, Soreasun:
Zapata gorriak, Patata Tropikala. Haur eta helduentzako emanaldia. Aktoreak: Judith Poves eta Maite Perea. Zuzendaria, Iker Etxarri. Haurren sarrera 2 euro da.