
Asteartean, Jesus Mendez adituak azken urtetan kantauri itsasoan itsas hegazti eta zetazeoei ateratako argazki sorta erakutsiko du, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina, 1). “Gure asmoa da Getariako San Anton lurmuturretik hilero migrazioaren jarraipena egitean ikusi izan ditugun espezieak erakustea da, eta itsas hegazti eta zetazeoen munduan sakontzea”, adierazi dute elkartetik. 20:00etan hasiko dute emanaldia.
Bestalde, larunbatean, hilaren 10ean, Getariara joango direla gogoratu dute, “asteartean argazkien bidez ikasitakoa praktikan jartzeko”.