Azpeitiko San Martin Egoitzak egoitzaren astea ospatuko du astelehenetik aurrera

Nerea Uranga 2012ko azaroaren 2a

Azpeitiko San Martin Egoitzak San Martinetako astea ospatuko du astelehenetik igandera bitartean (azaroaren 5etik 11ra). Astelehenean ospakizunei hasiera emateko ekitaldia egingo dute 11:45ean, eta bertan Azpeitiko Udaleko ordezkariek, egoiliarrek eta Iraurgi Ikastetxeko haurrek hartuko dute parte. Arratsaldean, berriz, Amaia Garmendiak eta kitarra taldeak emanaldia eskainiko dute, egoitzan bertan. Asteartean, egoiliarrek jokurako aukera izango dute goiz eta arratsaldez, karta txapelketa eta bingo berezia izango baitituzte, Pastoralekoen ekimenez. Hortik eta igandera bitartean, txokolate-jana, Jose Mari Soroaren emanaldia, Gillermo txiste kontalaria, Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia, Juan Antxieta Musika Eskolakoak, aretoko dantzak, Kupela taldearekin erromeria eta San Martin Eguneko bazkari berezia izango dituzte, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide