Azken asteetan hartutako erabakien eta abiatutako proiektuen berri emango die udalak getariarrei astelehenean, azaroaren 5ean, 19:00etan. Udaletxeko pleno aretoan izango da bilera.
Besteak beste, behin-behineko ordenantza fiskalak azalduko dizkiete Getariako udal ordezkariek herritarrei, baina baita Balentziaga kaleko garajeen inguruko proiektua eta birziklatzeari buruz emandako urratsak ere. Bide batez, Mendi Astea aurkeztuko dute.