Putzuzuloren zazpigarren urteurrenaren harira, askotariko ekimenak antolatu dituzte gaztetxean. Azaroaren 25 bitartean izango da zer ospatua. Atzo gauean, esaterako, Bertsio Gaua izan zen. Jende ugari bildu zen eta giro ona izan zen nagusi.
Gaur hileko lehen ostegunero bezala, jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo, eta afalostean, magia ikuskizuna egongo da. Larunbata egun borobila izango da: jolasak, herri bazkaria, poteoa eta Loretxu taldearekin berbena izango da.
