Iritsi da Putzuzuloren urtemuga. Aurten zazpi urte bete ditu, eta ohi bezala, hilabeteko egitarau zabala antolatu dute hori ospatzeko, zazpi urte, zazpi bizitza, zazpi bekatu eta eredu bakarra, autogestioa lemapean. Gaur, hilabeteko lehen ostegunetako ohiturarekin jarraituz, jantoki begano bilakatuko da gaztetxea. Hala, animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong eta JP sukaldariek, eta «borondate xumearen» truke dastatzeko aukera izango da,Gaua borobitzeko, magia ikuskizuna egongo da.