Etxe hutsen kasuan zerga handiagoa ordaindu beharko da 2013an

Nerea Uranga 2012ko azaroaren 1a

Herenegun Zestoan ezohiko udal osoko bilkura egin zuten, eta datorren urterako udal zergak eta tasak erabaki zituzten Bilduk eta EAJk, aho batez. Etxe hutsen merkaturatzea edota alokairuan emateko aukera bultzatzeko, hutsik dauden etxeen zerga %50 gehiago ordaindu beharko da datorren urtean. 2013rako udal tasa eta zergak erabakitzeko Zestoako Udalak kontuan izan duen irizpide nagusia, orokorrean tasak%2,7 igotzea izan da. Hau da, zergei 2011ko abuztutik 2012ko abuzturako KPI gehitzea. Baina jarduera ekonomikoaren gaineko zerga 1,8tik 1,9ra igoko dute Zestoan, eta hiri balioen gehikuntzaren gaineko zerga %10etik %12ra. Datorren urteko zergen gainean berrikuntza etxebizitza hutsei %50eko errekargua ezarriko zaiela da. Esaterako, etxebizitzaren zerga 200 euro ordaintzen badu batek, baina etxea hutsik baldin badu %50 gehiago ordaindu beharko du, hau da 300 euro. Baina, etxea hutsik izan eta zerga gehiago ez ordaintzeko salbuespen batzuk ere jarri ditu Zestoako Udalak. Hauek dira salbuespenak: hotel edo ostatu bezala erabiltzen direnak; errentan emateko erakunde publikoren baten esku jarrita dauden etxebizitzak; zahar etxeetan erroldatuta dauden hirugarren adineko pertsonen etxebizitzak; modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako erabiltzen diren etxeak (ileapaindegiak, dentistak…); edota, promotore eta partikularrak salgai dituzten etxeak. Dirua, etxebizitza politikarako Etxe hutsei zergetan jarriko zaien errekargu honen bidez jasotako dirua, Zestoako Udalak etxebizitza politikarako edota etxebizitza arazoaren konponbiderako [...]

Herenegun Zestoan ezohiko udal osoko bilkura egin zuten, eta datorren urterako udal zergak eta tasak erabaki zituzten Bilduk eta EAJk, aho batez. Etxe hutsen merkaturatzea edota alokairuan emateko aukera bultzatzeko, hutsik dauden etxeen zerga %50 gehiago ordaindu beharko da datorren urtean.

2013rako udal tasa eta zergak erabakitzeko Zestoako Udalak kontuan izan duen irizpide nagusia, orokorrean tasak%2,7 igotzea izan da. Hau da, zergei 2011ko abuztutik 2012ko abuzturako KPI gehitzea. Baina jarduera ekonomikoaren gaineko zerga 1,8tik 1,9ra igoko dute Zestoan, eta hiri balioen gehikuntzaren gaineko zerga %10etik %12ra.

Datorren urteko zergen gainean berrikuntza etxebizitza hutsei %50eko errekargua ezarriko zaiela da. Esaterako, etxebizitzaren zerga 200 euro ordaintzen badu batek, baina etxea hutsik baldin badu %50 gehiago ordaindu beharko du, hau da 300 euro.

Baina, etxea hutsik izan eta zerga gehiago ez ordaintzeko salbuespen batzuk ere jarri ditu Zestoako Udalak. Hauek dira salbuespenak: hotel edo ostatu bezala erabiltzen direnak; errentan emateko erakunde publikoren baten esku jarrita dauden etxebizitzak; zahar etxeetan erroldatuta dauden hirugarren adineko pertsonen etxebizitzak; modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako erabiltzen diren etxeak (ileapaindegiak, dentistak…); edota, promotore eta partikularrak salgai dituzten etxeak.

Dirua, etxebizitza politikarako
Etxe hutsei zergetan jarriko zaien errekargu honen bidez jasotako dirua, Zestoako Udalak etxebizitza politikarako edota etxebizitza arazoaren konponbiderako erabiliko duela azaldu Leire Etxeberria Zestoako alkateak. Honenbestez, datorren urteko udal aurrekontuetan diru partida bat sortuko dute.

Hutsik dauden etxebizitzei zerga igotzeko aukera aurten jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gero zergan errekargo hori ezartzea udalaren eskumena da. «Guk etxebizitzaren tasaren gainean %50eko errekargoa ezartzea erabaki dugu.

Aurreneko aldia denez %50arekin hastea erabaki dugulako». Etxe hutsen gaineko zergaren inguruan erabaki hori hartuta, «hutsik dauden etxebizitza hoiek merkaturatzea edota alokairu sozialerako ematea bultzatu nahi dugu». Zestoan hutsik dauden etxebizitza gehienak herriko kaskoan daude, eta 200 baino gehiago dira.

Auto klasikoak
25 urte baino gehiago dituzten autoak zerga ordaintzetik salbuestea ere erabaki du Zestoako Udalak. Baina, horretarako auto klasikoen gaineko dekretuak jaso-
tzen dituen baldintzak bete beharko dituzte autoek. «25 urtetik gorako autoak, klasiko bezala edota erakusketetarako erabiltzen direnak, zergaz salbuesteko eskaerak egon dira udalean. Eskaera hoiek kontutan hartuta, auto klasikoen gaineko dekretuaren baldintzak betetzen dituzten autoak zerga ordaindu beharrik ez izatea erabaki dugu», azaldu du Zestoako alkateak.

2013ko udal tasa eta zergak aho batez onartu zituzten Bildu eta EAJko udal ordezkariek, aurrez Ogasun Batzordean eztabaidatu eta adostu zutelako.

Presoen mozioa ere aurrera
Gaixo dauden Euskal preso politikoen eskubideen alde Zestoako Bilduk aurkeztutako mozioa ere landu zuten herenegungo udalbatzarrean. Aho batez onartu zuten hau ere, Bilduko ordezkariez gainera eta EAJkoek ere aldeko botoa eman baitzuten.

Hala, Zestoako Udalak preso gaixoen egoera larriaren aurrean «kezka» azaldu du, eta legea betez eta herriaren borondatea kontutan hartuta «urrats errealak emateko eskatu dio Madrilgo Gobernuari». Horrez gain, «nazioarteko eta Espainiako legedia oinarri hartuta», larri gaixo dauden hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide