Berezoen Hilabetea izango da azaroa Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 1a

Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak hirugarren urtez azaroan zehar Bezeroaren Hilabetea ospatuko du, herritarren fideltasuna saritzeko asmoz. Besteak beste, sari berezien zozketak eta beherapenak izango direla jakinarazi dute elkartetik eta herritarrak euren erosketak herrian egitera animatu nahi dituzte. 1.000 euroko opari saskia Hilabetea ondo hasteko hiru opari saski zozkatuko ditu Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak. Zozketan parte hartu nahi dutenek elkarteko denda eta tabernetan erosketa eginda eskuratuko dute zozketan parte hartzeko txartela. Opari saskiek mila euro baino gehiagoko balioa dute eta elkarteko dendari eta ostalariek oparitu dituzten produktu eta zerbitzuekin osatu dituztela jakinarazi dute elkartetik. Irabazleen izena abenduaren 21ean, San Tomas Egunean esango dute eta elkartea harremanetan jarriko da irabazlearekin sariaren berri emateko. %5eko dekontua Azaroaren 15etik hilabetea amaitu arte Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteko bezeroen txartelarekin erosketa guztiek %5eko ezusteko deskontua izan dezaketela azaldu dute elkartetik. Gainera, txartela duten bezeroek euren erosketak hiru hilabetetan interesik gabe ordaintzeko aukera dute. Bezero txartela lortzeko bidea Oraindik Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteko txartela ez dutenek, elkarteko bazkide egin daitezke elkarteko saltokietan eta Nafarroako Rural Kutxaren Zumaiako bulegoan. Zumaiako Elkartearen txartelarekin deskontuak, opariak lortzeko puntuak eta zozketetan parte hartzeko txartelak lortzeaz gain, erosketen ordainketak helbidetzeko aukera dute herritarrek eurak nahi duten banku edo aurrezki kutxa aldatu behar izan gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide