Euskara Batzordeak TELP ikastaroa antolatu du azarorako

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 1a

Askotan egunerokoan euskaraz bizitzea uste baino zailagoa egiten zaie euskaltzaleei. Hori dela-eta Orioko Udaleko Euskara Batzordeak TELP ikastaroa antolatu du, euskaraz eroso eta lasai aritzeko teknikak erakusteko. Ikastaroa 10 ordukoa izango da, eta larunbat goizetan izango da azaroan 10, 17 eta 24ean. Euskaltzaleei zuzendua TELP ikastaroa euskalzaleei zuzendua izaten da, euskaraz bizi nahi duen jendeari hain zuzen ere. Ikastaroa EMUN Lana Euskalduntzeko Kooperatibako kide batek emango du eta kooperatibatik jakinarazi dutenez, adin guztietako euskaltzaleek parte hartu dezakete egitasmoan. EMUNek bost urte daramatza Euskal Herrian zehar ikastaroak antolatzen eta oso harrera ona izan dute herritarren artean. Euskaraz aritzeko teknikak TELP ikastaroa Herrialde Katalanetan abiatu zuten, Taller d’ espai linguistic personal izenarekin. Ikastaroan hizkuntza ohituren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek eta hainbat teknika eta aholku eskainiko dizkie irakasleak euskaraz aritzerakoan sortzen diren egoera desorosoei aurre egiteko; euskaraz gusturago jarduteko baliabideak ere ikasiko dituzte. 15 laguntzat tokia TELP ikastaroan 15 lagunentza tokia izango da. Bertan izena eman nahi dutenek Euskara Zerbitzura hots egin beharko dute, 943-830346 telefono zenbakira, azaroaren 7a baino lehen. Ikasle bakoitzak 10 euro ordainduko beharko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide