Auzotarrak San Martinetan murgiltzen joan daitezen, igandean Erretiratuen Eguna antolatu dute Urdaneta auzoan; herri kirolek, bertsoek eta trikiti hotsak girotuko dute erretiratuen bazkaria igandean.
Egitaraua
Azaroaren 4a, igandea
-11:30ean meza nagusia.
-12:00etan eskuz binakako eta palaz banakako pilota partiden finalak jokatuko dira.
-13:00etan herri kirol jaialdia hasiko da. Mikel Lopetegi eta Xabat eta Jagoba Otaegi eta Jakes harrikasotzailek erakustaldia egingo dute. Urdangarin eta Julio Soto bertsolariek eta Astiazaran anaiek girotuko dute herri kirol jaialdia.
-Gero auzoko nagusiek bazkaria egingo dute Urdanetako Indamendi Elkartean. Bertso eta trikitixa saioa izango da betan.
-18:30etik aurrera auzoko kalejira egingo dute.
-22:30ean Ximorren Astiazaran anaiek saioa emango dute.