Urriaren 31n hasi eta azaroaren 5era bitartean jokatuko dira Aiako XI. Kintopeko idi probak herriko probalekuan. Saio guztiak 22:00etan hasiko dira, azaroaren 4koak salbu, 18:00etan izango baitira.
1. eguna: Julen Olasagasti, Zubiondo jatetxea eta Laski
2. eguna: Aratz Oliden oriotarra, Ekaitz Elordui eta Iñaki Lopategi
3. eguna: Arzadun aiarra, Egoitz Armaolea eta Loinaz
4. eguna: Muguruza, Rafa Alegria eta Aiako Jose Mari Izeta
5. eguna: Orioko Enaitz Oliden, Isidro erretegia eta Narbasta
6. eguna: amaitzeko Bixkiak, Patxi Irarreta eta Etxabe.
Antolatzaileen arabera, probak irabazteko faboritorik ez dago, maila oso altua baitago. Batzuk aipatzekotan: Zubiondo jatetxea, Bixkiak, Rafa Alegria, Oliden,Isidro Erretegia,Patxi Irarreta eta Etxabe.
Sarrerak
Jendetsuak izaten dira Kintopeko idi probak Aian, baina antolatzaileen esanetan, egun asko izanda, saio guztietan ez da jende kopuru bera izango.
Aurten, krisia dela-eta, proba zaleei deskontu txiki bat egitea pentsatu dute antolatzaileek: 100 euro ordainduko ditu 6 egunetarako bonoa hartzen duenak, egun bateko sarrera aurreztuz. Egun bakoitzerako sarrera, berriz, 20 eurokoa da.