Igandean XLIII. Isidoro Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketa jokatuko dute. 10:25etik aurrera lehiatuko dira parte-hartzaileak, Abendañoko belarretan. Bi itzuli izango dira, 500 metrokoa bata eta 720 metrokoa bestea. Korrikalariek duten mailaren araberako distantzia egin beharko dute.
Neska benjaminak izango dira lehenbizikoak lehiatzen, 10:25ean, eta itzuli txikia egin beharko dute. Ondoren, benjamin mailako mutilak ekingo diote distantzia bereko ibilbideari, 10:35ean. Hamar minutu beranduago neska alebinen txanda izango da, eta 11:00etan, mutilena. Horiek guztiek 1.220 metro egin beharko dituzte korrika. Neska infantilak 11:20ean hasiko dira, eta mutilak 11:40ean. 1.440 metro eta 1.940 metro egingo dituzte horiek, hurrenez hurren.