Gizarte arloan lan egiteko boluntario talde bila

Nerea Uranga 2012ko urriaren 31

Zestoako Udalak herriko arlo sozialetan lan egingo duen boluntario taldea osatu nahi du, eta horretarako kanpaina abiatu du. «Zestoan boluntario gutxi dago, baina ikusi dugu batzuk badaudela horretan interesatuta. Beraz,egitasmoa aurrera atera dezakegun  jakin nahi dugu», adierazi du Izaskun Sernak, Zestoako Udaleko Gizarte langileak. Taldearen bidez, herrian dauden «gabeziei» aurre egin nahi diete; hala nola, Lasao auzoan dagoen Gizakia Helburu terapia zentroarekin elkarlanean aritzeko asmoa dute. «Gizakia Helburuk ere nahi ditu boluntarioak, zenbait lan egiteko laguntzaileen beharra baitu». Horrez gain, bakarrik bizi diren adinduei edo gaixoei konpainia egiteko edota elikagaiak banatzeko prest dauden herritarrak erakarri nahi dituzte. Taldea osatuz gero, hainbat bilera egingo dutela aurreratu du udalak. Jorratu beharreko arloak zehaztuko dituzte, ekintzak antolatzen hasteko. Herriko hainbat eragilerekin ere biltzeko asmoa dute, Caritas taldearekin eta Jubiltauen elkartearekin, kasu. Beraz, egitasmoak «luze» joko duela aurreratu du Sernak. Zestoan badira halako lanak egin dituzten boluntarioak; Caritaseko kideak, hain zuzen ere. Kideok herriko hainbat egoitzatara joaten direla adierazi du gizarte langileak, baina azken urteetan boluntario kopurua gutxitu egin dela nabarmendu du. Horrez gain, asko «adinduak» dira dagoeneko. «Pertsona gazteagoak erakarri nahi ditugu taldera, ahalmen gehiago izango dutenak». Gizakia Helburuaren kasuan, bertan daudenekin irteerak egin eta ikastaroak eskainiko dituztela aurreratu dute. «Pertsona batek tratamendua [...]

Boluntarioek Lasaoko Gizakia Helburu terapia zentroan daudenei lagunduko diete, besteak beste (Hitza)

Zestoako Udalak herriko arlo sozialetan lan egingo duen boluntario taldea osatu nahi du, eta horretarako kanpaina abiatu du. «Zestoan boluntario gutxi dago, baina ikusi dugu batzuk badaudela horretan interesatuta. Beraz,egitasmoa aurrera atera dezakegun  jakin nahi dugu», adierazi du Izaskun Sernak, Zestoako Udaleko Gizarte langileak. Taldearen bidez, herrian dauden «gabeziei» aurre egin nahi diete; hala nola, Lasao auzoan dagoen Gizakia Helburu terapia zentroarekin elkarlanean aritzeko asmoa dute. «Gizakia Helburuk ere nahi ditu boluntarioak, zenbait lan egiteko laguntzaileen beharra baitu». Horrez gain, bakarrik bizi diren adinduei edo gaixoei konpainia egiteko edota elikagaiak banatzeko prest dauden herritarrak erakarri nahi dituzte.

Taldea osatuz gero, hainbat bilera egingo dutela aurreratu du udalak. Jorratu beharreko arloak zehaztuko dituzte, ekintzak antolatzen hasteko. Herriko hainbat eragilerekin ere biltzeko asmoa dute, Caritas taldearekin eta Jubiltauen elkartearekin, kasu. Beraz, egitasmoak «luze» joko duela aurreratu du Sernak.

Zestoan badira halako lanak egin dituzten boluntarioak; Caritaseko kideak, hain zuzen ere. Kideok herriko hainbat egoitzatara joaten direla adierazi du gizarte langileak, baina azken urteetan boluntario kopurua gutxitu egin dela nabarmendu du. Horrez gain, asko «adinduak» dira dagoeneko. «Pertsona gazteagoak erakarri nahi ditugu taldera, ahalmen gehiago izango dutenak».

Gizakia Helburuaren kasuan, bertan daudenekin irteerak egin eta ikastaroak eskainiko dituztela aurreratu dute. «Pertsona batek tratamendua hasten du, baina ez du seniderik ondoan. Beraz, hainbat unetan konpainia egiteko ardura izango lukete».

Krisi ekonomikoaren ondorioz, gainera, azken urteetan hainbat behar sortu da. «Beharstu berriak daude orain, eta gastu guztiei aurre egin ezin dien pertsona asko ditugu». Horiei laguntzeko asmoa ere badu Zestoako Udalak. «Hainbat herritarrek elikagaiak eskatzen ditu. Duela bost urte pentsaezina izan zitekeen hau, baina orain errealitatea da, eta eskaria hazten ari da etengabe».

Sernaren arabera, Zestoan ez dago inguruko beste herrietan dagoen bolondresen «ohitura sendorik», eta gizartea «gero eta indibidualistagoa» dela deritzo. «Alboan badugu jendea laguntza behar duena. Elkartasuna bultzatu nahi dugu honen bidez».

Talde «altruista»
Herritarren lana ez dela ordainduko argitu du udalak, eta taldea «altruista» izango dela gaineratu du. «Gizarte arloan lagundu nahi dutenek eta horretarako denbora dutenek har dezakete parte egitasmoan». Ez dute aparteko baldintzarik jarri: «Sentsibilitate pixkat bat izatea da gakoa. Arduraz egin behar den zeregina da». Hala, boluntario izateko interesa dutenak elkarrizketatuko ditu udalak, «bakoitzaren soslaia ezagutzeko». Hala, hasierako bultzada udalak emango du, baina ondorean, taldea «autogestionatua» izan dadin nahi du.

Boluntario gisa aritzeko udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke. Udalak ez du izena emateko eperik jarri. «Deialdiak zer erantzun duen jakin nahi dugu lehendabizi; lehenengo ahalegina da hau, eta harreraren arabera hasiko gara taldea osatzen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide