Paris, eraikia eta suntsitua

Aritz Mutiozabal 2012ko urriaren 30a

Denboran atzera bidaiatu eta XIX. mendeko Parisera gerturatzeko parada eskaintzen du Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak azken erakusketarekin. Nouveau Louvre eta Komuna izenburupean, bi ataletan banatutako proposamena aurkeztu dute; alde batetik, Nouveau Lou­vre dago eta, bestetik, berriz, Komuna. Biek ala biek argazkilaritza arkitektonikoa edo eraikuntzei ateratako irudiak dituzte oinarri, baina oso bestelako egoeran. Lehenak sorkuntza baitu abiapuntu eta besteak suntsiketa, hain zuzen ere. Edonola ere, biek ala biek mende eta hiriguru baten testigantza historikoa azaltzen dute. Erakusketak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean atondu dute, eta azaroaren 18ra arte bisitatu daiteke. Nouveau Louvre, eraketa Argazkigintza arte modura nabarmentzen hasi zen garaian, Napoleon III.ak joera horren bultzazailea gisa jokatu zuen. Izan ere, Pariseko udal liburutegi eta eraikin ofizialetako argazkiak erosi zituen. Enperadoreak altxatako  eraikinen artean, Nouveau Louvre izan zuen garrantzi handien; eraikuntza lan honek  aipatu jauregia Tulleries jauregiarekin lotu zuen, zehatz-mehatz. Hori guztia jasotzeko, «argazkilari ofizial» izendatu zuen  Édouard Baldus. Elkarte Heliografikoko kide sortzaile izan zen Baldus, eta Monumentu Historikoen Batzordeak antolatutako Mission Heliographique proiektuan hartu zuen parte. Bolada hartan, Paris, Borgoina, Fontainebleau eta Nîmes- hirietako irudiak atere zituen. Bereziki arkitektura-argazkilaritza interesatu zitzaion, eta, horren harira, Frantziar gobernutik hamaika enkargu jaso zituen; horietariko bat Louvre eraikinaren dokumentazioa izan zen. Proiektu hori 1852 urtean heldu [...]

Edouard Baldusen erretratua

Denboran atzera bidaiatu eta XIX. mendeko Parisera gerturatzeko parada eskaintzen du Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak azken erakusketarekin. Nouveau Louvre eta Komuna izenburupean, bi ataletan banatutako proposamena aurkeztu dute; alde batetik, Nouveau Lou­vre dago eta, bestetik, berriz, Komuna. Biek ala biek argazkilaritza arkitektonikoa edo eraikuntzei ateratako irudiak dituzte oinarri, baina oso bestelako egoeran. Lehenak sorkuntza baitu abiapuntu eta besteak suntsiketa, hain zuzen ere. Edonola ere, biek ala biek mende eta hiriguru baten testigantza historikoa azaltzen dute. Erakusketak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean atondu dute, eta azaroaren 18ra arte bisitatu daiteke.

Nouveau Louvre, eraketa
Argazkigintza arte modura nabarmentzen hasi zen garaian, Napoleon III.ak joera horren bultzazailea gisa jokatu zuen. Izan ere, Pariseko udal liburutegi eta eraikin ofizialetako argazkiak erosi zituen. Enperadoreak altxatako  eraikinen artean, Nouveau Louvre izan zuen garrantzi handien; eraikuntza lan honek  aipatu jauregia Tulleries jauregiarekin lotu zuen, zehatz-mehatz. Hori guztia jasotzeko, «argazkilari ofizial» izendatu zuen  Édouard Baldus.

Estatu Ministerioko irudietako bat

Elkarte Heliografikoko kide sortzaile izan zen Baldus, eta Monumentu Historikoen Batzordeak antolatutako Mission Heliographique proiektuan hartu zuen parte. Bolada hartan, Paris, Borgoina, Fontainebleau eta Nîmes- hirietako irudiak atere zituen. Bereziki arkitektura-argazkilaritza interesatu zitzaion, eta, horren harira, Frantziar gobernutik hamaika enkargu jaso zituen; horietariko bat Louvre eraikinaren dokumentazioa izan zen. Proiektu hori 1852 urtean heldu zion, eta bost urte eskaini zizkion. Guztira, 1.500 negatiboz osatutako lana bildu zuen, hainbat liburukietan argitaratu zutena. Hain justu ere, Photomuseumeko erakusketa berrian ikusgai diren argazkiak berak ateratakoak dira. Era berean, garaiko pertsonaia ezagunen erretratuak ere ikus daitezke: Napolen III.a, Eugenia de Montijo, Haussman eta Baldus bera.

Pariseko komuna
1871an, oraindik Pariseko komunaren gertaerak fresko zeudela,  M.P. Loubère editoreak hondamendiaren inguruko hogei argazkiz osaturiko liburua eman zuen argitara, Album Photographique des Ruines de Paris izenburupean. Pariseko komunak  su emandako eta hondatutako monumentu eta eraikin guztien argazki-bilduma da, nolabait esateko. Irudi bakoitza, gainera, albiste historikoz eta deskribatzailez lagunduta zihoan. Liburua 22. zenbakiko Visconti kaleko liburu-dendan eros ziteken, 28 frankoren truke. Bertan honako leku hauek jaso zituzten: besteak beste, Tuileries Jauregia, Flora Pabiloia, Justizia Jauregia, Finantza Ministerioa, Vendôme Zutabea eta Errege-Etxea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide