Ehiza postuak zozkatuko dituzte Akerra elkartean

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 30a

Komisolatzan eta Zelatunen ehiza postuak jarri dituzte; aurreneko tokian 13 postu jarri dituzte eta bigarren tokian 17 postu. Bi leku horietako ehiza postuen zozketak Errezilgo Akerra elkartean egingo dituzte azaroaren 25a bitartean. Zozketak 21:00etan hasiko dira. Bazkideek 2 euro ordaindu behar dute aldiro eta gainontzekoek aldiro 4 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide