Burnibidearen Euskal Museoak haurrentzat gida didaktikoa egin du

Nerea Uranga 2012ko urriaren 30a

Har ezazu trena izenburuarekin haurrentzako gida didaktikoa argitaratu du Burnibidearen Euskal Museoa Fundazioak. Gida didaktikoak, haurrek familiarekin edota eskolarekin trenaren museora egiten dituzten bisitaldietan orientazioa ematea du helburua, «era horretan haurrei museoko edukiak ezagutarazi eta burnibidearen historia gerturatzeko». Material didaktikoa euskaraz eta gazteleraz argitaratu dute, «oso formatu erakargarrian eta errazean». Azpeitiko Burnibidearen Museoko Maitane Ostolaza zuzendariaren esanetan, gida aktiboa da, «haurraren zuzeneko partaidetza eskatuz ikaskuntza sustatzen du, eta batez ere, trenari eta horri lotutako guztiari buruzko jakin-mina pizten dio haurrari». Apustu berri honekin, museoaren gaitasun pedagogikoa «esploratu» nahi dutela azaldu dute. Lurrun trenaren zerbitzuak Horrez gain, lurrun trenaren zerbitzua eskaintzen segituko dutela azaldu dute Azpeitiko trenaren museoko arduradunek. Museotik Lasaora arteko lurrun trenaren bidaiak abenduaren 9ra arteko larunbat, igande eta jai egunetan, 12:30ean izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide