Betharrametako erakusketa aretoa berritu egin du Azpeitiko Udalak. Eraberritzeko egin dituzten lanak izan dira, besteak beste: aretoaren zabalera handitzea, zoru eta zapai berriak jartzea. Horrez gain, aretoan argiteria berria jarri dute.
Erakus aretoa eraberrituak, arte espresio guztiak (eskultura, pintura, argazkia, marrazkia...) hartzeko aukera ematen duela azaldu dute udaleko arduradunek. Hori horrela, aretoa herritarren erabilerarako zabaldu du Udalak.
Hau da, bai herriko edo bai kanpoko artistaren edota eragileren batek erakus aretoa erabiltzeko aukera eskaini du.
Norbaitek Betharrametako areto horretan erakusketaren bat jarri nahi izango balu Udaleko Kultura sailarekin jarri beharko luke harremanetan, bai udaletxeko kulturako bulegora joanez (udaletxeko hirugarren solairuan dago kulturako bulegoa) edota 943-157068 telefono zenbakira deituta.