19:30ean frontoian emango du prentsaurrekoa Getariako Herrirak ostiral honetan, azaroaren 2an. Antolatzaileen esanetan, herriko hainbat taldek hartuko du parte ekitaldian, eta “azaroaren 10ean Baionara joatearen garrantzia” izango dute hizpide. Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan.
