Tolosako abesbatzen lehiaketako lau talde izango dira egunotan Urola Kostan. Hiruk Modelo Zinema aretoan emango dute kontzertua; laugarrenak Zumaiako parrokian.Hona hemen egitaraua:
Urriak 30, bihar
20:30. Daarler Vocal Consort ahots taldearen kontzertua, Zarauzko Modelo aretoan.
Urriak 31, etzi
20:30. New Dublin Voices abesbatzaren kontzertua, Modelo aretoan.
Azaroak 3, larunbata
20:30. Apollo 5 ahots taldearen kontzertua, Modelo aretoan.
Azaroak 4, igandea
19:00. Maranatha Christian Univertsity abesbatzaren kontzertua, Zumaiako parrokian.
