Gaur Orioko Udaleko areto nagusian Orioko Esperientzia Eskolaren ikasturte berria abiatu dute. Bertan izan dira iaz Esperientzia Eskolan parte hartu zuten ikasleak, eskolako hezitzaileak, Orioko Herri Ikastolako zuzendari Zigor Saizar eta Orioko alkate Beñat Solaberrieta.
Solaberrietak Orioko Udala mota horretako proiektuak «laguntzeaz pozik» dagoela azaldu du jendaurrean eta Esperientzia Eskolaren aldeko apustu garbia egiten dutela zehaztu du.
Adina ez da muga
Beñat Solaberrietaren iritziz Esperientzia Eskolak herriaren alde egiten duen lana azpimarratu beharra dago. «Garai ekonomiko ona bizi ez badugu ere, Orioko Udalak Esperinetzia Eskolaren aldeko apustua egin du. Alde batetik, uste dugulako norbere burua aberasteko eta ikasteko adina ez dela muga; eta bestetik, balio handia ematen diogulako Esperintzia Eskolaren baitan sortu den taldeari eta horiek daramaten dinamikari»