Txistulari zestoarrak bere lan berria aurkeztu zuen larunbat eguerdian Zestoako udaletxeko pleno aretoan: Txistu symphonic diskoa. Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin grabatu zuen joan den maiatza eta ekaina bitartean, eta jende asko gerturatu zen Mendizabalen lana ezagutzera. Txistulariarekin batera, Hautsi Records zigiluko Xabier Zabalak hartu zuen parte.

