Larunbatean, urriaren 27an, Orioko Pilota Elkarteko Arrate Indo eta Naroa Beldarrainek gomazko paletako 2. mailan, neska nagusien Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 17:30ean.
Txapelketa ikusgarria egin ondoren, borobiltzeko garaia iritsi dela dio Orioko Pilota Elkarteko Aimar Galarragak. Iaz txapelketa irabazi zutenez, maila honetako egungo txapeldunak dira Indo eta Beldarrain. Gainera, partida berezia izango dela dio Galarragak:
Zarauztarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Gainera, partida are bereziagoa izango da Zarauzko elkartearen izenean Maite
Redondo oriotarrak jokatuko baitu.
Orioko Pilota Elkartekoek herritarrei dei egin nahi diete Orioko pilotariak ikustera eta animatzera Zarautzera joateko.