Lan arriskuen prebentzioa lantzeko programa abiatu du udal elkarteak

Getariako Hitza 2012ko urriaren 26a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko ostalaritza eta elikadura enpresei zuzendutako Mikropreben programa jarriko du martxan. Horren bidez, prebentzio arloko eskakizunak betetzeko beharrezko tresnak jarriko dizkiete eskura herriko ostalari eta merkatariei. «Badakigu enpresa txikientzat ez dela batere erraza lan arriskuen legea zehatz-mehatz ezagutu eta betetzea, eta horregatik gauzak erraztu nahi dizkiegu eskualdeko ostalaritza eta elikadura inguruko merkatariei», azaldu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. Enpresara egokitutako aukera Enpresei prebentzioa kudeatzeko eta beren gain hartzeko laguntza emango die Urola Kostako Udal Elkarteak. Horretarako, «batetik prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko diegu eta, bestetik, enpresa txikiei egokitutako dokumentazioa garatzen lagunduko diegu», zehaztu dute. Egun lan prebentzioa antolatzeko aukera desberdinak daude, enpresa-jardueraren, tamainaren eta dituen giza material-baliabideen arabera. «Enpresa batzuetan enpresaburua izaten da prebentzioa bere gain hartzen duena. Beste batzuetan, langileen artean pertsona bat edo gehiago izendatzen dira lan hori aurrera eramateko. Badira enpresaz kanpoko prebentzio zerbitzuak kontratatzen dituztenak eta, beste batzuk, prebentzio zerbitzu mankomunatu baten parte dira», zehaztu dute udal elkartetik. Inbertsio «errentagarria» Urola Kostako Udal Elkartearen iritziz, «errentagarria» da eskualdeko enpresek lan arriskuen prebentzioan inbertitzea, «enpresaren produktibitatea eta pertsonen asetasuna eta segurtasuna areagotzen baititu». Horregatik Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarauzko ostalaritza eta elikadura arloko merkatariak Mikropreben programan parte hartzera animatu nahi dituzte. Harremanetan [...]

Mikropreben egitasmoa ostalaritza eta elikadura arloko enpresei zuzendua dago (Aiora Larrañaga/Hitza)

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko ostalaritza eta elikadura enpresei zuzendutako Mikropreben programa jarriko du martxan. Horren bidez, prebentzio arloko eskakizunak betetzeko beharrezko tresnak jarriko dizkiete eskura herriko ostalari eta merkatariei. «Badakigu enpresa txikientzat ez dela batere erraza lan arriskuen legea zehatz-mehatz ezagutu eta betetzea, eta horregatik gauzak erraztu nahi dizkiegu eskualdeko ostalaritza eta elikadura inguruko merkatariei», azaldu dute Urola Kostako Udal Elkartetik.

Enpresara egokitutako aukera
Enpresei prebentzioa kudeatzeko eta beren gain hartzeko laguntza emango die Urola Kostako Udal Elkarteak. Horretarako, «batetik prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko diegu eta, bestetik, enpresa txikiei egokitutako dokumentazioa garatzen lagunduko diegu», zehaztu dute.

Egun lan prebentzioa antolatzeko aukera desberdinak daude, enpresa-jardueraren, tamainaren eta dituen giza material-baliabideen arabera. «Enpresa batzuetan enpresaburua izaten da prebentzioa bere gain hartzen duena. Beste batzuetan, langileen artean pertsona bat edo gehiago izendatzen dira lan hori aurrera eramateko. Badira enpresaz kanpoko prebentzio zerbitzuak kontratatzen dituztenak eta, beste batzuk, prebentzio zerbitzu mankomunatu baten parte dira», zehaztu dute udal elkartetik.

Inbertsio «errentagarria»
Urola Kostako Udal Elkartearen iritziz, «errentagarria» da eskualdeko enpresek lan arriskuen prebentzioan inbertitzea, «enpresaren produktibitatea eta pertsonen asetasuna eta segurtasuna areagotzen baititu». Horregatik Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarauzko ostalaritza eta elikadura arloko merkatariak Mikropreben programan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Harremanetan jartzeko bidea
Egitasmoan izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago lortu nahi duten enpresaburuek udal elkartera, 943-890808 telefono zenbakira hots egin edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide