Salbide kalea, Erribera-zahar eta Baratzalde kaleen artean moztu egingo dute astelehenean eta horrela izango da hurrengo bi hilabetetan. Zarauzko Udaletik jakinarazi dutenez, denbora horretan hiritartze lanak eta espaloiak egingo dituzte bertan. Horretaz gain, kale mozketaren ondorioz autobus urbanoaren geltokia ere aldatuko egingo dela jakinarazi dute. Aurrerantzean Iturribideko biribilgunean izango da autobus urbanoaren geltokia.