Urola Kostako odol emaileak Loiolan elkartuko dira beste urte batez, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte igandean; 11:45ean elkartu ondoren, meza izango dute basilikan, 12:00etan. Gero, asanblada egingo dute, urtero bezala.
Eskualdeko odol emaileak omenduko dituzte eguerdian; 50 aldiz odola atera duten 10 azpeitiarrek jasoko dute diploma eta urrezko intsignia. Halaber, 40 aldiz egin duen pertsona bati zilarrezko bereigarria emango diote, eta 25 aldiz egin duten 22 azpeitiar ere aitortuko dituzte. Azkoitiari dagokionez, berriz, guztira 50 lagun omenduko dituzte; urrezko intsignia 17 lagunek jasoko dute, eta 26 azkoitiarrek zilarrezkoa. Halaber, 7 odol emailek ere jasoko dute diploma.
Festa giroan jarraituko dute eguna, eta bazkaria egingo dute dozanaka lagunek, Kiruri jatetxean.