Getariako EH Bilduk eskerrak eman dizkie herritarrei

Getariako Hitza 2012ko urriaren 26a

Urriaren 21eko Legebiltzarreko Hauteskundeetan getariarrek EH Bilduri eman dieten babesagatik, Getariako EH Bilduk eskerrak eman dizkie herritarrei. “Oso emaitza onak lortu ditugu Getarian, 748 boto eskuratu baititugu. Jaso dugun babesarekin poz...

Urriaren 21eko Legebiltzarreko Hauteskundeetan getariarrek EH Bilduri eman dieten babesagatik, Getariako EH Bilduk eskerrak eman dizkie herritarrei. “Oso emaitza onak lortu ditugu Getarian, 748 boto eskuratu baititugu. Jaso dugun babesarekin pozik egoteko moduan gaude. 2011ko maiatzeko Udal eta Foru Aldundiko hauteskundeetan zein azaroan egin ziren Espainiar estatuko hauteskundeetan gertatu bezala, indar bozkatuena izan gara oraingoan ere” azaldu dute.

Herritarrengandik jaso duten babesak euren proiektu eta lanak aurrera ateratzen jarraitzeko laguntza eta hauspoa eman dio Getariako EH Bilduri, “orain arte bezala, ilusioz, gogoz eta konpromisoarekin lanean jarraituko dugu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide