Trena eta Kultura kultur zikloa bihar amaituko da, eta haurrak izango dira protagonista nagusiak. Haurren Egunean parte hartzen duten ume eta gaztetxoek Urola trenaren kopia egiteko aukera izango dute. Ondoren, Doraemon eta denboraren trena filma emango dute. 17:00etan egingo dituzte eskulanak eta 18:00etan emango dute filma. Bi ekitaldiak Sanagustinen dira.