Arrate Indo eta Naroa Beldarrainek Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 26a

Bihar 17:30etatik aurrera Orioko Pilota Elkarteko Arrate Indo  eta Naroa Beldarrainek Gomazko Paletako 2. mailako emakumezkoen Gizpuzko Txapelketako finala jokatuko dute Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan Zarauzko taldearen aurka. Orioko Pilota Elkartetik azaldu dutenez, "Indo eta Beldarrainek txapelketa ikusgarria egin dute eta bihar euren lana borobiltzeko asmoa dute. Maila honetako egungo txapeldunak da bikotea, iaz txapelketa irabazi baitzuten". Pilota atsegin dutenentzat larunbat arratsaldea pasatzeko plan ederra izango da Gomazko Paletako 2. mailako emakumezkoen Gizpuzko Txapelketako finala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide