Zazpi bizitza baino gehiago

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 25a

Iritsi da Putzuzuloren urtemuga. «Urte osoan hain berezia den hilabetea gainean dugu». Zazpi urte bete ditu Zarauzko gaztetxeak, eta aurten ere askotariko ekimenez osaturiko egitarau betea antolatu dute, 7 urte, 7 pekatu, 7 bizitza…. eta eredu bakarra autogestioa lemapean. Bertsio gaua, kantu afaria, gaubela, Zaratafest, herri bazkaria, Elektrogaua, Gaztetxea Kalean Eguna…Ohiko ekimenak prest dituzte dagoeneko. Horiez gain, saio bereziak ere antolatu dituzte. Azaroaren 13an, esaterako, Uztaro kooperatibako kideek Olioa erregai hitzaldi ikastaroa eskainiko dute, eta bi egun geroago, sendabelarren inguruko ikastaroa izango da baita ere. Horrez gain, Patxi Santamaria zarauztarrak eta Inazio Tolosa zumaiarrak Aktibo toxikoa antzezlana eskainiko dute azaroaren 2an, gauean. Jantoki beganoarekin eta Indarkeria Sexistaren Aurkako Eguneko ekimenekin ere bat egin dute urtemugako egitarauan. Urriaren 31n izango da urtemuga borobila. Hala ere, lehenagotik hasiko dira ospakizunekin; gaur, hain zuzen ere. Hasiera borobila izate aldera, kontzertu bikoitza izango da gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Batetik, Inoren Ero Ni taldea taularatuko da. Primizian, ikuskizun berezia eskainiko dute Fregoli diskoa aurkezteko. Mikel Zudaire eta Blami artista plastiko eta bideogileak izango ditu talde andoaindarrak bidaide emanaldian. Horrekin batera, Can’t Explain oriotarrak izango dira oholtza gainean. Pasa den astean jotzekoak ziren, baina istripu baten ondorioz, gaur izango dira gaztetxean. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek www.putzuzulo.net [...]

Iritsi da Putzuzuloren urtemuga. «Urte osoan hain berezia den hilabetea gainean dugu». Zazpi urte bete ditu Zarauzko gaztetxeak, eta aurten ere askotariko ekimenez osaturiko egitarau betea antolatu dute, 7 urte, 7 pekatu, 7 bizitza…. eta eredu bakarra autogestioa lemapean. Bertsio gaua, kantu afaria, gaubela, Zaratafest, herri bazkaria, Elektrogaua, Gaztetxea Kalean Eguna…Ohiko ekimenak prest dituzte dagoeneko.
Horiez gain, saio bereziak ere antolatu dituzte. Azaroaren 13an, esaterako, Uztaro kooperatibako kideek Olioa erregai hitzaldi ikastaroa eskainiko dute, eta bi egun geroago, sendabelarren inguruko ikastaroa izango da baita ere. Horrez gain, Patxi Santamaria zarauztarrak eta Inazio Tolosa zumaiarrak Aktibo toxikoa antzezlana eskainiko dute azaroaren 2an, gauean. Jantoki beganoarekin eta Indarkeria Sexistaren Aurkako Eguneko ekimenekin ere bat egin dute urtemugako egitarauan.
Urriaren 31n izango da urtemuga borobila. Hala ere, lehenagotik hasiko dira ospakizunekin; gaur, hain zuzen ere. Hasiera borobila izate aldera, kontzertu bikoitza izango da gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Batetik, Inoren Ero Ni taldea taularatuko da. Primizian, ikuskizun berezia eskainiko dute Fregoli diskoa aurkezteko. Mikel Zudaire eta Blami artista plastiko eta bideogileak izango ditu talde andoaindarrak bidaide emanaldian. Horrekin batera, Can’t Explain oriotarrak izango dira oholtza gainean. Pasa den astean jotzekoak ziren, baina istripu baten ondorioz, gaur izango dira gaztetxean.
Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek www.putzuzulo.net webgunea bisita dezakete. Urteurrenaren harira prestatu dituzten irrati kuñak ere entzungai daude www.arraio.net webgunean.

Putzuzuloren 7. urteurreneko egitaraua

Urriak 25, gaur
19:00. Inoren Ero Ni eta Can’t Explain taldeen kontzertuak.
Urriak 27, etzi
12:00. Auzolana. Poligonoko bolatokia pintatuko dute.
Ondoren. Bazkaria.
Iluntzean. Iheslarien aldeko gaubela.

Urriak 30, Asteartea. Putzuzuloren urteurrena
11:00. Brindisa. Ondoren, dilistak arrozarekin eskainiko dituzte.

Urriak 31, Asteazkena
22:30. Bertsio gaua.

Azaroak 1, osteguna
20:00. Jantoki beganoa eta magia ikuskizuna.

Azaroak 2, ostirala
22:30. Aktibo toxikoa antzezlana, Patxi Santamaria eta Inaxio Tolosaren eskutik.

Azaroak 3, larunbata
Egunean zehar. Jolasak, herri bazkaria, poteoa eta berbena Loretxu taldearen eskutik.

Azaroak 8, osteguna
19:30. Afari merienda eta bideoklip eta laburmetrai saioa.

Azaroak 9, ostirala
Gauean. Kontzertua

Azaroak 10, larunbata
22:30. Elektrogaua: Beba, Panda, Ibailo, Niko eta Aritz C. disko-jartzaileen saioak.

Azaroak 10, igandea
Arratsaldean. Haurrentzat antzerkia eta txokolatada.

Azaroak 13, astelehena
19:00. Olioa erregai -ari buruzko ikastaroa.

Azaroak 15, osteguna
16:00-19:00. Sendabelarren inguruko ikastaroa.

Azaroak 16, ostirala
20:00. Tortilla txapelketa eta kantu afaria.

Azaroak 17, larunbata
Gauean. Zaratafest jaialdia: Criatura, Necesidad de luchar, Bar Remigio eta BAF.

Azaroak 23, ostirala
20:00. Munstroa antzezlana.

Azaroak 24, larunbata
Egunean zehar. Gaztetxea kalean. 11:00etan, pala saioa.
14:00etan, bazkaria. 17:00etan, II. Street Boulder poteoa. 19:00­etan, Action Beat eta Colin L taldeak. Gauean, Fan&Go.

Azaroak 25, igandea. Indarkeria sexistaren aurkako eguna
12:00. Elkarretaratzea, udaletxe atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide