Iñurritza elkarteak irteera antolatu du Mungiara , azaroaren 8rako. Goizez, herri horretako Alde Zaharrrean bisita gidatua izango dute, eta arratsaldean Landetxo Goiko baserria ikusiko dute, Bizkaiako baserri zaharrena. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Bidaiaren kostua 22 euroko izango da, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da. Azaroaren 5a bitartean eman ahalko da izena, elkartean. 09:00etan abiatuko dira elkartetik.