Igandean Altxerri ezagutzeko azken aukera izango da

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 25a

Altxerriko haitzuloak paleolitoko biztanleen artea eta sekrestuak gorde ditu mendeetan zehar. Duela 50 urte zientzialariek horiek deskubritu kobazuloa aurkitu zutenetim ehundaka arkeologo igaro dira bertatik, baina aurtengoan lehen aldiz haitzuloan gordetzen duen ondarea herritarrei ezagutaratzeko erakusketa egin dute Aiako Kultur Etxean. Igandean amiatuko da Altxerriren inguruko erakusketa eta Aiako Udaletik jakinarazi dutenez, ostegunetik igandera 11:30etik 14:00etara izango da zabalik. Haurrentzat tailerra Horretaz gain, larunbaterako eta iganderako erakusketaz gain, haurrei zuzendutako tailerrak ere antolatu dituzte. Altxerriko biztanleek sua nola egiten zuten edota zein modutan ehizatzen zuten ikasteko aukera izango dute umeek tailerretan. Inolaz ere, Altxerri beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera paregabea izango da etxeko txikienentzat, Aiako Udalak aiarrei eta eskualdeko herritarrei asteburuan erakusketara hurbiltzeko gonbita egin die

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide