Eskualdeko hainbat saltoki eta autotan lapurretak egin dituzte azken asteetan

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 25a

Azken asteetan eskualdean zenbait lapurreta kasu izan da, eta Azpeitiko Udaltzaingoaren ustez, «bolada» ari da izaten hainbat herritan. Besteak beste, Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako autoetan eta saltokietan lapurtu dituzte materialak; oro har, dirua, irratiak edota Gps-ak ostu dituzte. Autoetan eginiko lapurreten kasuan, ostu dituzten materialena baino, kalteen balioa «handiagoa» izan dela adierazi dute udaltzainek, leihoak apurtzen dituztelako lapurrek. Horren aurrean, «adi» egon daitezen eskatu diete herritarrei, baina alarmarik ez pizteko galdegin. Bide horretatik, lasaitasun mezua igorri dute: «Eskualdeko kriminalitate tasa oso txikia da, eta bailara lasaia da, datuek hala erakusten dutenez». Halaber, udaltzainen arabera, azken hilabeteetan «bakea» izan da nagusi Azpeitian. Horrez gain, gauetan bi udaltzainek kaleak zaintzen dituztela gogoratu dute. Lapurretak hainbat herritan Lapurretei dagokienez, herenegun gauean Azpeitiko Landetako garaje batean eta Paulo VIko elektrogailu denda batean materiala ostu zuten. Joan zen ostiralean, berriz, Azkoitia, Azpeitiko eta Zestoako zenbait autotan egin zituzten lapurretak. Autoetako leihoak apurtu, eta barruko materiala eraman zuten orduan. Azpeitian, esaterako, Euskal Herria, La Salbe eta Barrenetxe auzoetan jazo ziren gertakariak. Azkoitiko Udaltzaingoak adierazi duenez, berriz, duela bi aste ere izan ziren lapurreta kasuak Azkoitian; orduan, 11 autoetan ostu zuten materiala. Joan zen asteburuan, gainera, Ertzaintzak 19 urteko giZumaiako tren geltokian, ustez bertako lau dendatan eta karabana batean lapurretak egin zituelako, Barne Sailak jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide