Getariarrek ordenantza fiskalen behin-behineko proposamenak egin ditzakete

Getariako Hitza 2012ko urriaren 24a

Astearte iluntzean Getariako Udalak ezohiko udalbatzarra egin zuen, eta 2013ko behin-behineko ordenantza fiskalak bozkatu zituzten bertan. Bilduko bost zinegotzien eta Getariako Independenteen aldeko boto batekin onartu egin zituen Udalbatzak. Getariako Bilduk adierazi dutenez, ordenantza fiskalak osatzerakoan Hego Euskal Herriko KPIaren igoera aplikatzea izan da jarraitu duten irizpide nagusia. 2013ko behin-behineko ordenantza fiskalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta 30 lanegunez jendaurrean izango dira. Denbora tarte horretan udal talde politikoek eta herritarrek emendakinak eta proposamenak aurkezteko aukera izango dutela zehaztu dute. Ikuspegi ezkertiarra Ordenantza fiskalak zehazterakoan, «ikuspegi ezkertiarra une oro kontuan» izan du Bilduk. «Zergak eta tasak gutxien dutenen mesedetan kudeatzea izan da gure xedea. Bi printzipioen arabera lan egin dugu. Alde batetik, progresibitatea; gehien duenak zerga ekarpen handiagoa egin behar duen printzipioa. Eta bestetik baliabideen birbanaketa». Izan ere, Getariako Udal Gobernuaren iritziz, «epe luzeko krisiarekin garrantzitsua da udalak baliabide nahikoak lortzea zerbitzuak eskaini ahal izateko». Dena dela, era berean, Getariako Udal Gobernuak uste du kontuan izan behar dela «herritar asko oso egoera justu eta larrian daudela». Azken hau kontuan izanda, zerga eta tasetan aplikatuko dituzten hobariak eta atzerapenak sakon aztertuko dituzte. Alderdien proposamenak Getariako Udalbatzak herritar eta gainontzeko udal taldeek egiten dituzten proposamenak aztertu, eta abenduaren erdialdean osoko bilkuran behin betiko [...]

Astearte iluntzean Getariako Udalak ezohiko udalbatzarra egin zuen, eta 2013ko behin-behineko ordenantza fiskalak bozkatu zituzten bertan. Bilduko bost zinegotzien eta Getariako Independenteen aldeko boto batekin onartu egin zituen Udalbatzak. Getariako Bilduk adierazi dutenez, ordenantza fiskalak osatzerakoan Hego Euskal Herriko KPIaren igoera aplikatzea
izan da jarraitu duten irizpide nagusia.
2013ko behin-behineko ordenantza fiskalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta 30 lanegunez jendaurrean izango dira. Denbora tarte horretan
udal talde politikoek eta herritarrek emendakinak eta proposamenak aurkezteko aukera izango dutela zehaztu dute.
Ikuspegi ezkertiarra
Ordenantza fiskalak zehazterakoan, «ikuspegi ezkertiarra une oro kontuan» izan du Bilduk. «Zergak eta tasak gutxien dutenen mesedetan kudeatzea izan da gure xedea. Bi printzipioen arabera lan egin dugu. Alde batetik, progresibitatea; gehien duenak zerga ekarpen handiagoa egin behar duen printzipioa. Eta bestetik baliabideen birbanaketa». Izan ere, Getariako Udal Gobernuaren iritziz, «epe luzeko krisiarekin garrantzitsua da udalak baliabide nahikoak lortzea zerbitzuak eskaini ahal izateko».
Dena dela, era berean, Getariako Udal Gobernuak uste du kontuan izan behar dela «herritar asko oso egoera justu eta larrian daudela». Azken hau kontuan izanda, zerga eta tasetan aplikatuko dituzten hobariak eta atzerapenak sakon aztertuko dituzte.
Alderdien proposamenak
Getariako Udalbatzak herritar eta gainontzeko udal taldeek egiten dituzten proposamenak aztertu, eta abenduaren erdialdean osoko bilkuran behin betiko ordenantzak onartzeko bozketa egiteko asmoa du. Getariako Udaleko Ogasun zinegotzi Aitor Irigoienek udalbatzarrean zera azaldu zuen: «Bildutik egin dugun proposamena hasierako zirriborroa da. Oso garrantzitsua iruditzen zaigun gainontzeko alderdien ekarpenak ere kontuan hartzea gaur bozkatu ditugun ordenantzak osatzeko».
EAJren desadostasuna
EAJ desados agertu zen Udal Gobernuak aurkeztutako prozedurarekin. «Uste dugu batzordean informazio gutxi eman zenutela, oraindik gauza asko zehazteke baitzeuden», esan ziote Udal Gobernuari. Helegiteak aurkeztu ahal izateko txosten osatuagoa izan nahiko genuke esku artean, eta dugunean gure proposamena aurkeztuko dugu. Bestetik, azpimarratu nahiko genuke, behin behineko proposamena sortzerakoan ez dela gurekin kontatu».
Getariako independeteen ordezkariak ere zalantza batzuk badituztela azaldu zuen. «Ordenantzak behin betiko onartu aurretik zalantzak argituko direla espero dugu», adierazi zuen Aitor Bikuñak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide