Behobia-Donostia lasterketarako autobus zerbitzua antolatu dute

Zestoako Hitza 2012ko urriaren 24a

Azaroaren 11n Behobia-Donostia lasterketa izango da. Kirol proba horretara joateko autobus zerbitzua antolatu dute Zestoatik. Autobusa Zestoako Atletismo Taldeak antolatu du, «urtero bezala Zestoatik ere jende piloa joango delako». Lasterkarientzako ...

Azaroaren 11n Behobia-Donostia lasterketa izango da. Kirol proba horretara joateko autobus zerbitzua antolatu dute Zestoatik. Autobusa Zestoako Atletismo Taldeak antolatu du, «urtero bezala Zestoatik ere jende piloa joango delako». Lasterkarientzako autobus zerbitzuan izena emateko Zestoako kiroldegira jo beharko da. Bidaiaren prezioa, irteera ordua eta bestelakoak aurrerago zehaztuko dituzte Atletismo Taldeak, «hala ere, iazkoaren antzera izango da», azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide