Igandean ‘Barrura Begirako Leihoak’ dokumentala eskainiko dute

Zestoako Hitza 2012ko urriaren 23a

Euskal preso politikoen inguruko Barrura Begirako Leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da datorren igandean, 18:00etan, Zestoako kultur etxean. Lana bost euskal presoren istorio independenteez dago osatuta; horietako batek Jon Ugarte Zinkunegi Pe...

Euskal preso politikoen inguruko Barrura Begirako Leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da datorren igandean, 18:00etan, Zestoako kultur etxean. Lana bost euskal presoren istorio independenteez dago osatuta; horietako batek Jon Ugarte Zinkunegi Pelotas zestoarraren kasua du oinarri, eta 17 urte Espainiako espetxe batean pasa ostean, honen itzulera bidaia kontatzen du. Hain zuzen, istorio hori Txaber Larrategik zuzendu du, eta bera igandeko emanaldia egongo da, dokumentalaren nondik norakoak plazaratzeko.

Larrategik Prohibido recordar eta Sagarren denbora dokumentalak zuzendu ditu aurretik, eta Itsasoaren alaba filmean muntatzaile lanetan aritu da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide