Eskualdeko talentuen ihesa ekiditeko egitasmoa jarri du martxan udal elkarteak

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 23a

Krisi ekonomikoaren eraginez urteetan prestatzen aritu diren gazte asko lanik gabe geratu da, eta atzerrira joatea beste aukerarik ez dutelakoan dira, ibilbide profesionalean aurrera egingo badute. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak Talentu ihesa ekiditen izeneko ekimena martxan jarri zuen irailean, ikasketa maila altuko gazteak eta egitasmo berriak garatu nahi dituzten eskualdeko enpresak harremanetan jartzeko, eta elkarlanean proiektu berriak abiatu ditzaten. Hilabete amaieran formazioa amaituko dute gazteek, eta enpresekin lanean hasiko dira ondoren. Lau ardatz Talentu ihesa saihestea helburu duen programak lau ardatz nagusi dituela jakinarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak. Alde batetik, lau gazte Mentorin programa lantzen ari dira, horrek ezartzen dituen urratsak jarraituz enpresa berri bat sortu dezaten. Bestetik, Ondorengo bila programa ere abian da. Horrek enpresei jarraipena emango dietenak aurkitzea du helburu. Horretaz gain, Enpresa barnean ekin programarekin enpresen negozio arloa dibertsifikatzeko aukerak lantzen dira 9 gazte; produktuak, zerbitzuak eta sektorea zabaltzeko enpresek duten aukera jorratzen ari dira. Azkenik, Nazioartekotze programa-rekin enpresa bateko produktuak esportatzeko edo atzerrian negozio ildo berriak martxan jartzeko aukerak lantzen ari dira 13 gazte. Proiektuak errealitate Goi mailako kualifikazioa duten gazteak eta enpresak harremanetan jarri aurretik prestakuntza ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Horiek gazteei zuzenduak daude. Gazte talde bat Gipuzkoako [...]

Talentu Ihesa Ekiditen egitasmoan parte hartzen ari diren gazteak (Argazkia: Urola Kostako Udal Elkartea).

Krisi ekonomikoaren eraginez urteetan prestatzen aritu diren gazte asko lanik gabe geratu da, eta atzerrira joatea beste aukerarik ez dutelakoan dira, ibilbide profesionalean aurrera egingo badute.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak Talentu ihesa ekiditen izeneko ekimena martxan jarri zuen irailean, ikasketa maila altuko gazteak eta egitasmo berriak garatu nahi dituzten eskualdeko enpresak harremanetan jartzeko, eta elkarlanean proiektu berriak abiatu ditzaten. Hilabete amaieran formazioa amaituko dute gazteek, eta enpresekin lanean hasiko dira ondoren.

Lau ardatz
Talentu ihesa saihestea helburu duen programak lau ardatz nagusi dituela jakinarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Alde batetik, lau gazte Mentorin programa lantzen ari dira, horrek ezartzen dituen urratsak jarraituz enpresa berri bat sortu dezaten. Bestetik, Ondorengo bila programa ere abian da. Horrek enpresei jarraipena emango dietenak aurkitzea du helburu.

Horretaz gain, Enpresa barnean ekin programarekin enpresen negozio arloa dibertsifikatzeko aukerak lantzen dira 9 gazte; produktuak, zerbitzuak eta sektorea zabaltzeko enpresek duten aukera jorratzen ari dira. Azkenik, Nazioartekotze programa-rekin enpresa bateko produktuak esportatzeko edo atzerrian negozio ildo berriak martxan jartzeko aukerak lantzen ari dira 13 gazte.

Proiektuak errealitate
Goi mailako kualifikazioa duten gazteak eta enpresak harremanetan jarri aurretik prestakuntza ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Horiek gazteei zuzenduak daude. Gazte talde bat Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen eskutik nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa egiten ari da.

Beste talde bat aldiz, enpresa batean produktu edo zerbitzua berriak garatzeko jarraitu beharreko bidea ikasten ari da, IMHren eskutik. Udal elkateko enplegua sustatzeko sailetik azaldu dutenez, bi hilabeteko prestakuntza amaitzen dutenean, gazteek eskualdeko enpresetan proiektu zehatzak garatuko dituzte enpresekin elkarlanean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide