Emakume eta gizonezkoen berdintasunerako plana lantzeko asmoa du udalak, eta horretarako diagnosia egingo du aurrez. Hori osatzeko, batzarra antolatu du gaurko, herritarrekin etxeko lanen banaketa, soldaten arteko aldeak eta beste hainbat gai jorratzeko. 19:00etan izango da, Orioko ikastolan.