Zaldibitik Iturburura irteera antolatu dute

Getariako Hitza 2012ko urriaren 22a

Iganderako Zaldibitik Errezilgo Iturburu gainera goiz parteko irteera antolatu dute. Oinez egingo dute ibilbidea eta parte-hartzaileek 07:00etan Getariako autobus geltokian hartuko dute autobusa; Zarautzen, berriz, 07:05ean Gurutze Gorri parean jasoko...

Iganderako Zaldibitik Errezilgo Iturburu gainera goiz parteko irteera antolatu dute. Oinez egingo dute ibilbidea eta parte-hartzaileek 07:00etan Getariako autobus geltokian hartuko dute autobusa; Zarautzen, berriz, 07:05ean Gurutze Gorri parean jasoko ditu herritarrak autobusak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostegun arte izango da irteeran izena emateko aukera; interesa dutenek, 650460588 telefono zenbakira hots egin eta Isidrogatik galdegin beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide