Gaur iluntzean, 19:00etatik aurrera ez ohiko udalbatzarra egingo dute Getariako udaletxeko areto nagusian. Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, 2013ko ordenantza fiskalak eta eskualdeko taxi zerbitzuaren tarifak eztabaidatuko dituzte besteak beste. Herritarrak udalbatzarrera gonbidatuta daude.